Unitate honetan lan bat egingo duzue Nafarroari buruz. 4 talde izango zarete eta talde bakoitzak gai bat landuko du:
–10.932
km2-ko azalera du (gutxi gorabehera, 160 km iparraldetik hegoaldera
eta 120 km ekialdetik mendebaldera, urrunen dauden muturretan) eta
640.000tik gorako biztanleria; horietatik, 200.000 pertsona inguru bizi
dira hiriburuan. Iberiar penintsularen iparraldean dago, eta honako
hauekin egiten du muga: mendebaldean, Euskadirekin; hego-mendebaldean,
Errioxarekin; ekialdean, Aragoirekin; eta iparraldean, Frantziarekin,
163 kilometrotik gorako muga eginda.
Nafarroan bat egiten dute, eta kasu bakarra da Espainian, hiru eskualde
biogeografikok: alpetarra, ipar-ekialdean; atlantikoa,
ipar-mendebaldean; eta mediterraneoa, hegoaldean. Denbora joan ahala,
dibertsitate horrek zenbait paisaia eta klima desberdin dituen
komunitate bat marraztu du, eta, aldi berean, bestelako ezaugarriak ere
baldintzatu ditu, hala nola herrien urbanismoa eta arkitektura, lurreko
produktuak eta jendearen izaera bera.
Valle de Roncal
PIRINIOAK
Iparraldean daude, eta Nafarroako
eremu berdea da berez.
Ekialdeko tontor garaiak, Belaguan eta Erronkarin, gainbehera datoz
pixkana-pixkana Aezkoa, Baztan edo Bidasoako eskualdean, Kantauri
itsasora hurbildu ahala.
Erronkarin murgiltzen den bidaiariak bazter ederrak ezagutuko ditu, adibidez
Belagua ibarra,
glaziar-jatorria duena, edota Larrako Erreserba Naturalaren eremu
karstiko zabala. Pirinioetan sortutako ibaiak azkar jaisten dira, eta
besteak beste, Irunberri edo Arbaiungo
arroilak landu
dituzte bide horretan. Mendebaldera, baso ikusgarriak hedatzen dira
paisaian, hala nola Iratiko oihana, Kintoa edo Bertizko
Parke Naturala, ezin ederragoak ageri direnak udaberri eta udazkenean.
Baztandik hurbil leku enblematikoak ditugu,
adibidez, Urdazubiko edo Zugaramurdiko leizeak; azken horiek sorginei
lotuta egon ziren iraganean, zeluloidean ikus dezakegunez.
Mendebaldeko muturrean
Urbasa-Andia parke naturala zabaltzen da, artzain, leize-zulo eta monumentu megalitikoen lurraldea, eta
Aralar mendia ere bai;
Plazaolaren bide berdea (halako 4 daude Nafarroan) iragaten da azken horren bazter askotan barna.
Ongi zaindutako herri eder-ederrak ageri dira nonahi Pirinioen alde
guztian. Izaba, Otsagabia, Ziga, Etxalar, Lekunberri…; horra hor adibide
gutxi batzuk. Haietan dauden harrizko baserriak monumentuak dira berez,
eta denok ezagutzeko moduan daude, maiz landetxe bilakatu baitira.
Haietan, zure zain daude jende lasaiak, xaloak eta isilak.
Eta lurralde honetan paisaiak nabarmentzen badira ere bereziki,
monumentu interesgarriak ere badaude, garai bateko historia eta
iraganaldira eramaten gaituztenak. Horrela,
Orreagako Kolegiata Donejakue bideaz mintzo zaigu, kilometro batzuk lehenago sartzen baita Nafarroan, eta
Aralarko San Migel santutegi erromanikoak gauza bera egiten du, baina hark Pirinioen idiosinkrasiaren parte diren mito eta kondairei buruz.
Gastronomia indartsua eta gozo-gozoa da. Hona hemen Pirinioetako
jaki-edari gozo-gozoak; ehizakiak; txuletoia; izokin-itxurako
amuarraina; esnekiak, hala nola mamia edo Erronkari zein Idiazabal
Jatorri Deiturako gaztak; tututxoak; basoko zizak eta fruituak; sagardoa
eta likorrak, bertako patxarana adibidez.
Pamplona
IRUÑERRIA
Pirinioen oinaldean dago
Iruña, hiri
berde eta gotortua.
Parke eta lorategi handiak eta ederrak daude alde zaharraren inguruan.
Alde zaharra ongi zainduta dago, oinezkoendako prestatua kasik
oso-osorik, eta gonbita egiten du bertako karriketan galdu eta bidean
aurkituko dituzun hamaika tabernatan eskainitako pintxo gozo-gozoak
dastatzeko. Nahiago baduzu mahaian eseri, Nafarroako edozein plater
tipiko probatzeko aukera izanen duzu, eta ziurtatu egiten dizugu
primeran janen duzula.
Monumentu garrantzitsuenak daude hiriaren parte horretan;
Santa María katedrala,
zeinaren klaustroa gotiko frantziarraren maisulana baita; San Saturnino
eta San Nikolas eliza-gotorlekuak; edo Kontuen Ganbera. Alde zaharraren
inguruan, Monumentu Nazional izendatuta dago Erdi Aroko
harresi-multzoa.
Ezaguna da mundu guztian
sanferminak direla kausa,
eta lasterkariak eta zezenak urtero uztailaren 7tik 14ra bitarte
ibilitako kaleak ezagutzeko aukera izanen duzu, edo, bestela, San
Lorentzo elizan dagoen San Fermin kapera bisitatu.
Era berean, historiaz eta erromesez lepo eginda doa Donejakue bidea
hiriaren ekialdetik hegoaldera, Magdalenako Erdi Aroko zubitik sartu eta
Ziudadela eta unibertsitate-campusetik atera bitarte.
Ihesalditxo berde bat egin nahi baduzue Iruñean bertan,
estilo desberdinetako parke batzuk
daude hirian: Yamaguchiko parke japoniarra, Taconerako parke
frantsestua, Ziudadelako harresitua, Media Lunako erromantikoa edo
Nafarroako Unibertsitateko campusa bera –Nazioarteko ospea duen
hezkuntza- eta osasun-zentroa–.
Eta beste aukera bat, 24 km-tan zehar oinez edo bizikletaz egitekoa,
Argaren ibai-pasealeku zoragarria da. Harresiaren behe-aldean dago, eta,
bidean barna ibiliz gero, Erdi Aroko zubiak eta zubi modernoak,
arrantzariak, piraguak, zenbait fauna, kirola egiteko eremuak,
haurrentzako parkeak, merenderoak eta baratzeak aurkituko dituzu,
besteak beste. Kontrapuntu erlaxagarria eta bisuala, hiriaren zorabiotik
deskonektatzeko modukoa.
Nafarroako ondarearen berri izateko, Historiaurretik hasi eta
egundaino, ezinbestekoa da bisita bat egitea Nafarroako Museora eta
beste bat Nafarroako Unibertsitateko Museora –bitxi arkitektoniko bat,
espazio eta bolumenengatik–.
Eta bukatzeko, joan Altzuzara, Iruñetik 10 minutura, Jorge Oteizaren
bilduma pertsonala biltzen baita han; XX. mendeko eskulturaren sortzaile
garrantzitsuenetako bat da Oteiza.
Viñedos de la Zona Media
NAFARROAKO ERDIALDEA
Hegoalderako iragatean, Nafarroako Erdialdea historiaren sinonimoa da.
Herri gotortuak, harresiak, gazteluak eta jauregiak altxatzen dira harro lurralde horren ezaugarri diren muino suabe, mahasti eta zereal-soroen artean.
Donejakue bidea ardatz nagusi hartuta, ekialdetik mendebaldera zeharkatzen baitu,
Zangoza aurkituko dugu lehenik, ezaguna Santa Maria elizaren portada erromaniko apartagatik. Handik hurbil,
Leireko monasterio beneditarrean kantu gregorianoak entzun daitezke oraindik ere, eta Xabierko gaztelua ere ikus dezakegu, Nafarroako patroiaren sorlekua.
Eta ez oso urrun
Erriberri dugu, jauregi gotiko
lerdenagatik ezaguna, eta Uxue ere bai, Santa Maria eliza-gotorleku
ikusgarria buru duen muino batean eraikia.
Orba ibarra gurutzatuta –landa giroko erromaniko onena dugu bertan–,
Artaxoako harresi-zerkora iritsiko gara, baita
Eunateko Santa Maria
eliza oktogonal enigmatikora ere. Handik gertu Gares dago, eta, han,
Donejakue bideko bi adarrek bat eginda, bideak zubi erromaniko dotore
batetik uzten du herria kale nagusian alderik alde ibili eta gero.
Errioxako lurraldera bidean jada,
Lizarrara iritsiko
gara; hiri historikoa da, eta han etengabea da erromesen jarioa. Giro
handiko kaleetan arkitektura erromanikoaren adibide ederrak aurkituko
ditugu, hala nola San Pedro de la Rúa elizako klaustroa, San Migel eta
Hilobi Santuaren elizetako portadak edo Nafaroako errege-erreginen
jauregia.
Inguru hurbilean, ikusi beharreko bi monasterio daude, Iratxe eta Irantzukoak; azken hori
Urbasa mendian dago,
Urederraren iturburuko ur
turkesa ederrak ere protagonista diren mendi horretan. Eta ibilbide
historiko hori bukatzeko, eliza garrantzitsuak daude, beste herri
batzuetan ere, esaterako Los Arcos, Torres del Río eta Vianan.
Ahosabaia behar bezala gozatzeko, txerrikume errea probatu behar
duzu, ospe handiko Zangozako potxak, boilur preziatua eta hainbat
motatako gozokiak; eta uztartu haiek guztiak tradizio handiko ardoekin
edo moskatel liluragarriekin.
Laguna de Pitillas
ERRIBERA
Erribera alaia eta irekia da. Lurralde laua, makal, sahats eta txopoz beteriko ibai-ertzak dituena, eta Errege
Bardeako Parke Natural ikusgarria ere bai; erdi-basamortua den eremu bat da hori, ia ilargi-itxurako paisaia duena, ordoki, muino eta sakanek osatua.
Tutera, Erriberako hiriburua, arabiarrek fundatu
zuten IX. mendean, eta poeta, filosofo eta bidaiariak sortu ziren han
bizi izan zen komunitate juduan. Katedrala da bertako bitxi monumentala,
meskita baten gainean egina; horretan, nabarmentzeko modukoak dira
Azken Judizioaren portada erromaniko ederra, klaustro erromanikoa eta
Santa Anaren –hiriaren patroia dugu– kapera barrokoa.
Erriberan, bisitatu beharreko tokiak dira, baita ere,
La Olivako monasterio zistertarra, baita
Fiteroko edo Tulebraseko monasterioak ere.
Corella, jauregi barrokoak eta errenazentistak baitaude bertan, edo Tarazonicako bide berdea ere aukera interesgarriak dira.
Ez ahaztu
barazkien erresuman zaudela. Lurralde
horren baratze-tradizioak nazioarteko ospea duten produktuak eskaintzen
dizkigu, hala nola pikillo-piperrak, Tuterako kukuluak, zainzuriak edo
alkatxofak; horietako batzuk plater nagusiaren protagonistak dira,
barazki-menestrarenak, alegia.
Urrezko akabera hainbat kolore, usain, zapore eta jende mota eskaintzen dituen lurralde gozagarri eta gogoangarri batean.