2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

EUSKARA: 5. GAIA


Unitate honetan hau landuko dugu:

1. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta elkarrizketan jardutea.

2. Irakurtzea eta idaztea.

-Albistea (fotokopia)

3. Hizkuntzaren ezagutza.

3.1 Gramatika: adjetiboa (128 orrialdea)

3.2 Ortografia: marratxoz idatzi beharreko hitzak (157 orrialdea)

3.3 Hiztegia: Denbora (110 orrialdea)

4.Hizkuntza literarioa

-Literatura generoak (fotokopia)
2. IDAZMENA: ALBISTEA

Albistea 
https://sites.google.com/site/irratiaetaahozkotasuna/jarduerak/albistea
Kazetaritzako beste generoekin gertatzen den moduan, albisteak idatzi egin behar dira. Eta hauxe izango da, hain zuzen ere, jarduera honen helburua: geroago ahots gora irakurriko ditugun albisteak idaztea.
Horretarako, bi gauza jakin behar ditugu: alde batetik, zer den albistea, eta, bestetik, zein diren albistearen atalak eta ezaugarriak. Beraz, gauza horiek guztiak aztertuko ditugu.
ZER DA ALBISTE BAT?
Kazetaritzaren oinarrizko generoa da, eta gertaera baten adierazpena.

ZEIN DIRA ALBISTEAREN EZAUGARRIAK?
  • Gaurkotasuna: kontatzen den gertaera jazo berria da.
  • Laburtasuna: albistea laburra da.
  • Zehaztasuna: argi azaldu behar da informazioa, irakurle guztiek uler dezaten.
  • Erakarpena: erakargarria izan behar du, hau da, irakurlearentzat interesgarria.
  • Objektibitatea: albisteak objektiboa izan behar du, eta, beraz, kazetariaren iritzia ez da inola azaldu behar.
ALBISTEAREN ELEMENTUAK
Albisteak bost galderari erantzuten die (kazetaritzako 5 W-ei, hain zuzen ere):
WHO?
Nor edo Nork?
Nor da albistearen protagonista?
WHAT? Zer?
Zer gertatu da?
WHERE? Non?
Non gertatu da?
WHEN? Noiz?
Noiz gertatu da?
WHY? Zergatik?
Zergatik gertatu da?


ALBISTEAREN ATALAK
Idatzitako albiste batean atal batzuk daude. Funtseskoenak hauexek dira:
- Titulua. Testuaren goialdean idazten da, letra lodiz eta handiagoz, eta, normalean, zer(k) eta nor(k) galderei erantzuten die. Erakargarria izan behar du, irakurleak albiste osoa irakurtzeko grina sorrarazteko.
Kasu batzuetan, tituluarekin batera, goi-tituluak eta azpitituluak ere ager daitezke, baina aipatutako bi elementu horiek ez dira derrigorrezkoak albiste batean.
- Sarrera edo “lead”. Albistearen laburpen txiki bat da, eta oinarrizko informazioa ematen du. 5 W-ei erantzuten die. Hala ere, albiste batzuetan ez dago sarrerarik, eta, kasu horietan, gorputzaren lehen paragrafoak betetzen du funtzio hori.
- Gorputza. Albistearen garapena da.
ARIKETAK
Orain badakizue zer den albistea eta zein diren haren ezaugarriak eta atalak, eta, ikasitakoa praktikan ipintzeko, honako bi ariketa hauek proposatzen dizkizuegu:
1. ARIKETA. Jarri binaka edo hirunaka,  eta, bi albisteak irakurri ondoren, bete itzazue taulak.


2. ARIKETA. Jarri binaka edo hirunaka, eta entzun ezazue honako irratsaioa:
http://ikasbilberri.ikasbil.net/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&articleId=1405073&groupId=10138
Komentatu zuen artean zein desberdintasun ikusten dituzuen irakurri eta entzun  dituzuen albisteen artean, geroago, gainerako ikaskideekin komentatzeko.


JARDUERA.  Momentuz, albisteen ezaugarriak ikasteaz gain, albiste batzuk ere aztertu dituzue, baina ez duzue ezer sortu. Orain zuen txanda heldu da: albisteak idatzi behar dituzue. Beraz, zuen inguruan (institutuan, auzoan, herrian…) edo urrunago (Euskal Herrian, Espainian, munduan…) gertatutako zerbait aukeratu, eta horri buruzko albiste bat idatziko dituzue.
Pausoak:
  • Berria aukeratu.
  • Zirriborro bat idatzi.
  • Zuzendu testu hori, ikaskide eta irakaslearen laguntzarekin.
  • Ahoz irakurri testu hori, saioak egiteko.
Aholkuak:

  • Erregistro formala erabili behar duzue.
  • Ez egin oso esaldi  luzeak .
  • Hiztegiari dagokionez, hitz zehatzak eta aberatsak erabili.
  • Koherentzia eta kohesioa oso garrantzitsuak dira.
  • Testua ulerterraza izango da, edozeinek ulertzeko modukoa.
  • Saia zaitezte ahoskera lantzen: soinuak ondo ahoskatu, puntuazio-markak errespetatu, bolumena eta erritmo egokiak erabili.
3. HIZKUNTZAREN EZAGUTZA

4.HIZKUNTZA LITERARIOA


https://prezi.com/kewczbitv2ru/literatur-generoak/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina