2016(e)ko abenduaren 17(a), larunbata

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 3.HIDROGRAFIA

MAPA AZTERKETA : OTSAILAK 17 (OSTIRALA)

TEORIA AZTERKETA: OTSAILAK 22 ( GEHIENEK)

ZER DA HIDROSFERA?
Hidrosfera, uraz osatutako geruza da. Batez ere itsasoek eta ozeanoek osatzen dute, baina baita lakuek, ibaiek eta lur azpiko urek ere.

3.1 URA NATURAN

 URAREN ZIKLOA
  http://www.slideshare.net/jaionetxu/urak

Resultado de imagen de URA egoera

















TEORIA
3.1 URA NATURAN
Historian zehar eta gaur egun, ura egoteak ala ez egoteak gizataldeak baldintzatzen du. Ura bizi-iturria da eta eguneroko bizitzan ezinbestekoa dugun elementua da.

HIDROSFERA

Lurrean dagoen ur multzoari hidrosfera esaten zaio.

Hainbat geruzak osatzen du Lurra: atmosfera, hidrosfera, litosfera, mantua eta nukleoa. Gainera, ez dugu ahaztu behar, Lurra dela oxigenoa eta ur ugari dituen planeta ezagun bakarra.
Ozeanoek, itsasoek, ibaiek, aintzirek, kasko polarrek, glaziarrek, lur azpiko urek eta atmosferako ur-lurrunak osatzen dute hidrosfera.

Ur kantitate berdina da eta egoera likido, solido edo gaseosoan aurki dezakegu. Urak zirkulazio-prozesu bat egiten du, uraren ziklo naturala.
Lurrean gehien dagoen substantzia ura da.

URA, BALIABIDEEN ITURRI
Resultado de imagen de ura hidrosfera eskema
Ura geza edo gazia izan daiteke. Planetako ur gehiena gazia da , % 97,21 eta itsasoetan eta ozeanoetan dago, eta %2,79 ur geza da eta gehiena izotz moduan dago edo ur azpiko ura da.
-Ur ozeanikoa: ozeanoan eta itsasoan dagoena.
-Ur kontinentala: ibaiak, aintzirak, izotz-masak eta lur- azpiko urak.
Gizakiok beti erabili izan dugu ozeanoetako eta ibaietako baliabideak.

Ur geza urrituz (murriztu ,gutxitu) joan da pixkanaka-pixkanaka, eta, horren ondorioz gatazken eta gizataldeen arteko desoreken iturri ere bihurtu da. Ura ez dago berdin banatua planetaren gainazal guztian. Uraren kudeaketa efizientea lehentasuna bilakatu da.

URAREN ZIKLO NATURALA
Ura, Lurraren sistema guztietatik igarotzen da, ziklo errepikakor bat osatzen du: uraren zikloa.


Ziklo honen motoreak bi dira:
a) Eguzki energia: honi esker, ura lurruntzen da eta Atmosferara doa.
b) Grabitazio-erakarpena (Lurraren masak eraginda): indar honek, hodeietan kondentsatzen den ur likidoa eroriarazten du, eta ibaietatik itsasora edo harri-multzo barrura eramaten du.

Ziklo honetan, lau prozesu gertatzen dira: Lurruntzea (Atmosferarantz), Kondentsazioa (ihintza eta hodeiak sortzen dira horrela), Gainazaleko isurketa (ibaiak eta errekak sortzen dira) eta Infiltrazioa edo iragazketa (lur azpiko uren sorrera).
2.Hezetasuna handitzean edo tenperatura jaistean, ura kondentsatu egiten da eta hodeiak sortzen dira.
3. Hodeietatik ura solido- edo likido-egoeran erortzen da; likidoa denean, euria izaten da eta solidoa denean, elurra edo txingorra. 
Euskal Herrian prezipitazio ugari izaten da.


Grabitateari esker, urak beheranzko norabidea hartzen du berriz. 
 Prezipitazioak itsasoan edo lur gainean eror daitezke. 

Lur gainean eroritako urak itsasorantz higitzen dira, lurrazaletik, ibai batean zehar edo lurpeko ur gisa. Egiten duen ibilbidean, erliebeari forma ematen dio; prozesu horretan materialen higadura, garraioa eta sedimentazioa eragiten baitu. 

Kontinenteetan barrena doanean, ura geza da, eta aproposa bizidunok elikatzeko. Nolanahi ere, bizidunok kontsumitutako uraren zati bat atmosferara itzultzen da, landareetatik lurrundutako den urari esker, landareen ebapotranspirazioa; baso tropikalak dira lurrunketa hori gertatzeko lekurik aproposenak.
1. Ura lurruntzean, atmosferara joaten da berriro. Prozesu hori itsasoetan gertatzen da, gehienbat, bertan dagoelako uraren eta atmosferaren arteko ukipen-azalera handiena.

3.2 UR OZEANIKOAK

Zer da ozeano bat? Kontinenteak banatzen dituen ur-masa handi bat da.

Zer dira itsasoak? Kontinenteetatik hurbilen dauden ozeanoetako urei itsaso esaten diogu.

UR GAZIA
Planetako ur gehiena, %97,21 ur gazia da.

Ozeanoetako eta itsasoetako urak gatz mineralak ditu. Sodioa eta kloroa dira gatz ugarienak, biak elkartzen direnean, sodio kloruroa edo itsasoko gatza sortzen dute.

Gazitasuna gainazaleko arroken disoluzioaren ondorioa da. Ibaiek garraiatzen dituzte disolbatutako arrokak ozeano- arroetara. Itsasoko ur guztiek ez dute gazitasun-maila bera ( itsaso itxiak (adb. itsaso gorria eta itsaso hila) eta latitude beroetako urek gatz gehiago izaten dute.

MUGITZEN DEN URA
Itsasoko eta ozeanoetako ura etengabe mugitzen da.

Zein hiru mugimendu ematen dira?. Zer dira bakoitza?
-Olatuak, haizeak jotzean edo astintzean sortzen dira.

-Itsasaldiak edo mareak (itsagora eta itsasbehera), itsasoaren mailan gertatzen diren aldizkako mugimenduak dira. Ilargiak urari eragiten dion erakarpen-indarrak sortzen ditu.

-Itsaslasterrak (itsaslaster hotza eta itsaslaster beroa), ur-masen mugimenduak dira, eta ibai ozeanikoak balira bezala hara-hona ibiltzen dira ozeanoan. Korronte hauen eragileak, Haize nagusiak, ur-masen arteko tenperatura aldeak eta gazitasuna aldeak dira. Itsaslaster baten tenperatura inguruko urarena baino altuagoa baldin bada, itsaslaster beroa esaten dugu. Inguruko uraren tenperatura baino hotsagoa bada, itsaslaster hotza esaten dugu.

Itsaslasterretako ura eta itsasoko gainerako ura ez dira nahasten, oso bestelako tenperatura, dentsitatea eta gazitasuna baitituzte.


itsaslasterrak

NOLA BALIATZEN DA GIZAKIA OZEANO ETA ITSASOETAKO ABERASTASUNAZ?

Gizakia beti baliatu izan da ozeanoek eta itsasoek eskaintzen dizkioten baliabideez.Aurrerakuntza tekniko eta zientifikoek ustiapen handiago egiteko aukera ematen dute.
-ELIKAGAI-BALIABIDEAK: AKUIKULTURA (uretako espezien hazkuntza)

-ENERGIA ITURRIA ( petrolo eta gasa bada ur azpian).

-KOMUNIKABIDEA

-BALIABIDE EKONOMIKOA:TURISMOA

-UR EDANGARRIA: GATZGABEKO INSTALAZIOAK
3.3 UR KONTINENTALAKÇ

3.4 PLANETAKO URAREN BANAKETA

3.5 EUROPAKO IBAIAK, ESPAINAKO IBAIAK ETA NAFARROAKOAK

MAPA JOKOAK
https://txominagirreikastola.wikispaces.com/UR+KONTINENTALAK+ETA+OZEANIKOAK


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina