2017(e)ko urtarrilaren 29(a), igandea

EUSKARA: 4. GAIA

Unitate honetan hau landuko dugu:

1. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta elkarrizketan jardutea.
-Entzumena: aurrez aurreko publizitatea. (79. orrialdea)
-Hitz egin: atez ateko salmenta- egoera

2. Irakurtzea eta idaztea.
-Publizitate kartelak (81.orrialdea)

3. Hizkuntzaren ezagutza.
3.1 Gramatika: Izenordaina ( 106. orrialdea)
3.2 Ortografia: Noiz -a eta noiz bat? (91. orrialdea)
3.3 Hiztegia: sinonimoak eta antonimoak (88. orrialdea) eta egile atzizkiak (90.orrialdea)

4.Hizkuntza literarioa
-Bertsolaritza (92-95 orrialdeak)

3.1 GRAMATIKA: IZENORDAINA
*/Resultado de imagen de IZENORDAINA 
AZPIMARRA ITZAZU HURRENGO ESALDIETAKO IZEN ETA IZENORDAIN PERTSONAL GUZTIAK

1. Iñaki, begira zer ekarri dudan : txakur bat !
ADIBIDEA -Iñaki: Izena txakur: izena 


2. Nor da hori ? A, barkatu, Iraide, zeu zara.

3. Everest igotzeko ez dut neure burua prestaturik ikusten.


4. Ni izan naiz Gernikan behin baino gehiagotan. Eta zuek?


5. Arazo hori haiek konpondu behar dute eta ez zuk.


3.2 ORTOGRAFIA: NOIZ -A ETA NOIZ BAT?


Gogoan izan euskaraz bat zenbatzailea dela beste edozeren gainetik.

Hortaz,erdaren eraginez eta erdaretan  un/una indeterminatuak

erabiltzen diren moduan erabiltzea ez da egokia askotan. Gaztelaniazko un/una guztiak ez dira beti bat euskaraz. 


Bat zenbatzailea da, eta bi edo hirurengandik bereizteko erabili behar da; bestela,

ez da beharrezkoa. 


Ez gaitezen, ordea, beste muturrera joan eta bat guztiak debekatu. 


Ad.:Behin batean, herri txiki batean, neskatila bizkor eta bihurri bat bizi zen.

Ad.:Hori da gizon bat, jatorra, eskuzabala... eta inoiz gezurrik esango ez dizuna.


Ez ahaztu zehaztugabetasun handiagoa adierazi nahi denean, -(r)en bat
erabil dezakegula.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina